BATERA: Sestao – adierazpena/declaración

bateraPDF
BATERA plataformak Sestaoko alkatearen hitzen ondorioez ohartarazi du eta SOS Arrazakeriak familia etorkinen aurkako aurkeztutako jazarpen eta gehiegikerien salaketa ikertzea galdegin du

BATERA Faxismoa eta Arrazakeriaren aurkako Plataforma Bateratuak aste honetan ezagututako Josu Bergara Sestaoko alkatearen adierazpen arrazista eta diskriminatzaileak salatzen ditu, eta udalerrian dagoeneko nabarmenak diren ondorio arriskutsuez ohartarazten du. Honelako adierazpenek jarrera arrazista eta intoleranteak areagotzen dituzte, aldez aurretik “errespetagarria” den pertsona batek esan izanak legitimatuta sentiarazten baititu jarrera horiek, are gehiago bere alderdi politikoak (EAJ), estremismo eta marjinalitate politikoarekin zerikusirik ez duena, pertsona hori babesten baldin badu bere buruzagien bitartez.

Giro horretan, atzo arrazakeria gaitzesteko manifestazio baketsu bat burutu zen Sestaoko udaletxe aurrean, eta hor ikusi ahal izan genuen nola zabaldu zen intolerantzia manifestarien kontra. Batetik, etorkinen aurkako intolerantzia, eta bestetik intolerantzia horren kontra azaltzen diren pertsonen aurkakoa. BATERAk intolerantzia-konbinazio arriskutsu horretaz ohartarazten du, elkarbizitzarako arazoak ekar ditzakeena eta ezberdina dena erdigunean kokatu dezakeena.

Gauzak horrela, BATERAk EAJri zera galdegiten dio: Josu Bergara EAJko militantea eta Sestaoko alkatearen hitzak ezeztatzea; inmigrazioa eta delinkuentziaren arteko lotura zitala ondorioztatzen duten adierazpenetatik aldegitea; eta Sestaoko biztanleei lasaitasuna eta elkarbizitzaren aldeko deia egitea. Era berean, udal erroldaren funtzionamenduan egon litezkeen gabeziak zuzentzea ere eskatzen dugu, jatorria edota azaleko kolorea edozein dela ere, pertsona guztien eskubideak bermatzeko eta bazterketa egoerak ekiditeko.

Bukatzeko, SOS Arrazakeriari eta talde honek aurkeztutako jazarpen eta gehiegikerien salaketari bere babes osoa azaldu nahi die BATERAk. Momentuz, salaketa horrek jarrera arrazista eta diskriminatzaileek gure auzo eta herrietan duten babes instituzionala azalarazteko balio izan du. Espero dugu gertatutako guztia eta errudunak nortzuk diren argitzeko ere balio izatea.

Euskal Herria, 2014ko maiatzaren 23a

 

La plataforma BATERA alerta de las consecuencias de las palabras del alcalde de Sestao y exige que se investigue la denuncia de acosos y abusos contra familias inmigrantes interpuesta por SOS Arrazakeria

La Plataforma Unitaria contra el Fascismo y el Racismo BATERA denuncia las declaraciones racistas y discriminatorias del alcalde de Sestao, Josu Bergara, que se han dado a conocer esta semana, y alerta de las peligrosas consecuencias que ya se hacen notar en el municipio vizcaíno. Este tipo de declaraciones provocan que las actitudes racistas e intolerantes se crezcan e intensifiquen al sentirse legitimadas por las palabras de una persona a priori “respetable”, que además se ve arropado por dirigentes de su partido político, el PNV, difícilmente asociable al extremismo o la marginalidad política.

En ese ambiente, ayer en Sestao pudimos comprobar cómo la intolerancia se hizo extensiva hacia un grupo de ciudadanas y ciudadanos que se manifestaban pacíficamente frente al consistorio sestaoarra para rechazar el racismo. Desde BATERA alertamos de esta combinación explosiva de actitudes intolerantes hacia la población migrante y hacia quienes se posicionan contra esa misma intolerancia. Una combinación que puede traer problemas de convivencia y situar en el centro de los mismos al diferente.

Así pues, BATERA reclama al PNV que desautorice públicamente a su militante y alcalde de Sestao, Josu Bergara, así como que se desmarque de la perversa vinculación entre inmigración y delincuencia que se desprende de sus declaraciones, y que haga un llamado a la calma y la convivencia a la población de Sestao. Igualmente, reclamamos que se subsanen las posibles deficiencias en el funcionamiento del padrón municipal, de forma que se garanticen los derechos que le asisten a todas las personas, independientemente de su lugar de origen o de su color de piel, y eviten situaciones de discriminación.

Para terminar, BATERA quiere expresar su apoyo a SOS Racismo y la denuncia de acosos y abusos contra familias inmigrantes presentada por este grupo. Una denuncia que de momento ha servido para desvelar el respaldo institucional que actitudes racistas y discriminatorias encuentran también en nuestros barrios y pueblos, y que esperamos que prospere y que desencadene en una investigación donde se aclaren los hechos y sus responsables.

Euskal Herria, 23 de mayo de 2014

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Castellano, Declaraciones, Euskera. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s