Adierazpena: euskera

Ez eman botoa Hitler eta Francoren oinordekoei!

Hautagai eta indar politikoen deia Europako hauteskundeen aurrean
Eskuin muturraren hazkundeak, ia Europa osoan, kezkatzen gaitu. Lotsagabeko nazismotik (Jobbik edo Urrezko Egunsentia) populismo xenofobora (UKIP edo Geert Wilders), demokratez mozorrotutako faszismoa ahaztu gabe (Le Penen Fronte Nazionala edo Nord Ezjakin), itxura desberdinak hartzen ditu eskuin muturrak. Haien arteko desberdinasunak gorabehera, Le Pen eta Geert Wildersek hautagaitza bateratua osatu dute datorren maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetarako, hainbat estatutan indar bozkatuenen artean izateko arriskua izanik.

Espainiar estatuan ere, eskuin muturreko hautagai-zerrendak aurkeztuko omen dira, esaterako “España en marcha” eta “Democracia Nacional” —altxamendu armatuaren alde agertu diren buruzagiak eta kalean eraso basatiak burutu dituzten militanteak dituztenak—, edo Vox-en eskuin muturreko populismoa, Alejo Vidal-Quadrasekin. Emaitza onak lortu ala ez, indar hauek oso arriskutsuak dira  demokrazia eta elkarbizitzarako.

Oso arriskutsua da beste alderdi batzuk haien diskurtso xenofobo, islamofobo eta ijitoen aurkakoa imitatzen dutenean, baita gai nazionala edota askapen sexualekin egiten dutenean ere. Frantziar estatuko esperientziak argi erakutsi digu alderdi instituzionalek eskuin muturraren ideiak kopiatzen dituztenean, ahuldu beharrean, azkenean normalizatzen eta indartzen dute eskuin muturra.

Egungo krisi egoeran, faxismoa benetako mehatxua da, baina haren garaipena ez da saihestezina. Hamaika gara gizarte anitza eta demokratikoa defendatzen dugunok, gure dibertsitate eta aberastasun kulturala goratzen dugunok, pertsona ororentzako justizia soziala nahi dugunok, kolorea, generoa, erlijioa edota sexu joera aintzat hartu gabe.

Hortaz, faxismoa eta arrazakeriaren kontrako hautagaiak eta alderdiak izanik, ondorengo konpromisoak hartzen ditugu hauteskunde-kanpainara begira:

Ez dugu diskurtso xenofoborik erabiliko, eta ez gara isilduko beste batzuk egiten badute.

  1. Ez dugu diskurtso xenofoborik erabiliko, eta ez gara isilduko beste batzuk egiten badute.
  2. Gure kanpaina egiten dugun batera, faxismoa eta arrazakeriaren aurkako herri eta betareko mugimenduen argudioak eta materialak zabaltzeko eginahalak ere egingo ditugu. Horrelako mugimenduak dagoeneko dauden lurraldeetan, babesa emango diegu; ez daudenean, sortzeko eginahalak egingo ditugu.
  3. Europako Parlamentuan ez dugu amore emango eskuin muturraren aurrean: araudia zorrozki betetzea galdegingo dugu, talde parlamentarioa osa ez dezaten, gorrotoa zabaltzeko erabiliko lituzkeen txostenak, karguak eta diru-laguntzak lor ez ditzaten. Europako politika pozointzeko haien gaitasuna murriztuko dugu.

Sinadurak

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s