Zer da Vox? – Buletin informatiboa

Vox alderdi politiko berria da, Europako hauteskundeetara aurkeztuko dena. Orain arte PP-ko europarlamentaria izan den Alejo Vidal Quadras eta Euskal Autonomia Erkidegoko PP-ko buruzagi ohia Santiago Abascal dira alderdi honen buruak.

Orri honetan eskuineko alderdi populista honek dakarzkigun arriskuak azaltzen ditugu.

Bere hauteskunde-programan inmigrazioa, pertsonen zirkulazioa, edota muga-politikari buruz agertzen diren proposamenak eta Europako alderdi kontserbadore gehienenak oso antzekoak dira, beraz ondorioztatu liteke ez dela eskuin muturreko edo ultraeskuineko alderdia.

Alta, Vox alderdiaren lehenengo batzarrean Espainiako Konstituzioak klase sindikatuen existentzia onartzea gaitzetsi zuten; aldaketa klimatikoa adarra jotzat hartu zuten; Santiago Abascal idazkari nagusia salbuespenik gabe azaldu zen abortuaren aurka… Vox-en ardatz nagusia lehen erabiltzen zen “España: Una, Grande e Indivisible” leloa da. Ez daude soilik Kataluniako erreferendumaren kontra, edo balizko independentziaren kontra, edo eredu federalaren kontra, egungo eredu autonomikoa ere suntsitu nahi dute. Alderdi honen kideek argi adierazi dute: “gure herentzia kolektiboa defendatuko dugu espolatzaile separatisten aurrean, azken hariraino”. Eta “hari” horren inguruan zalantzarik egongo balitz, Vidal Quadras-ek Kataluniaren kontrako esku-hartze armatua eskatu dio PP-ri.

Antza, jarrera hauek eskuin faxistatik datozen pertsona ezagunak animatu ditu Vox-en sartzera edo alderdi berriari babesa ematera, eserlekua lortzeko gutxieneko aukera izan lezakeen zerrenda ultra indartsua osatzeko ahaleginek porrot egin eta gero. Azter ditzagun pertsona horietako batzuk.

Faxistak Vox alderdian

Pablo Barranco, PxC-ko buruzagi ohia

Vox-en sartu diren ultra espainiarren adierazgarririk argiena Pablo Barranco da. Plataforma per Catalunya-ko Idazkari Nagusi ohia da, eta egun VOX-en Europako zerrendan 47.a da.

Vox_Barranco
Barranco, janzki argiz jantzita, PxC-k Badalonan egindako ekitaldi islamofobo batean.

PxC-tik atera eta gero, Barrancok “Vía Democrática” alderdia sortu zuen, eta 2011ko udal hauteskundeetan 10 udalerritan aurkeztu zelarik, San Just Desvern-eko zinegotzia aukeratua izan zen. “Vía Democrática” alderdia urtebete baino gehiagoz egon da aktibitaterik gabe, eta Barranco berriro agertu da VOX-en parte hartzen eta alderdi berri honen hautagaia izaten.

Ariadna Hernández, Tramuntanako etxe naziko kidea

Bartzelonako Vox-en koordinatzailea Ariadna Hernández da. VOX-en Europako zerrendan 7.a da. Hernández “Sociedad Civil y Democracia” (SCD) alderdi populistaren Kataluniako koordinatzailea izan zen. “Sistema” eta “kasta politikoa” kritikatzeko oso legitimatuta dagoen Mario Conde bankari ohiak sortu zuen SCD alderdia. Pasa den urrian, oraindik SCD-ko buruzagia zelarik, Hernández Tramuntanako etxe nazira joaten hasi zen, Bartzelonako Clot auzoan, eta etxe honetako ekitaldietan parte hartzeari ekin zion.

Vox_AriadnaTramuntana
Hernández, eskuinean, PxC-ko zinegotzia Alberto Sánchez-en ondoan.
Vox_AriadnaTramuntana2
Hernández, ezkerrean, Alberto Sánchez zinegotziarekin jolasten.

Pasa den otsailean, Bartzelonako SCD-ko militante gehienen VOX-era alde-egitearen buru izan zen Hernández, eta VOX-en herrialdeko koordinatzailea izendatu zuten, Clot-eko etxe naziko ekitaldietan parte hartzen jarraitzen duen bitartean.

Yolanda Couceiro Morín, Minuto Digital-eko kidea
Yolanda Couceiro Morín Minuto Digital webgune ultraren editorea da, eta bera ere Vox-en sartu da. Euskal Autonomia Erkidegoko PP-en egon eta gero, Couceiro Morínek babesa eman zien Josep Anglada eta PxC-ri 2010ean, haien ekitaldietan parte hartu zuen eta “España y Libertad” siglak sortu eta zuzendu zituen Espainiako estatuan PxC-ren parekidea izango zelakoan.

Vox_Couceiro_Quadras
Yolanda Couceiro Morín, goiko aldean Vidal Quadras-ekin eta beheko aldean Angladarekin ekitaldi batean.
Vox_couceiro_anglada
Vox_YolandaM_Angel-Bordas
Goiko aldean, U-12aren aldeko ekitaldi batean, “Foro Sevilla Nuestra”-ko Ángel Bordasekin eta “Democracia Nacional” talde naziko ordezkari batekin. Beheko aldean, bere albumeko beste argazki bat.

Sítulo Yolanda

Pablo Barranco PxC-tik atera eta gero, Barrancori babesa emateaz gain, Couceiro Morín “Vía Democrática”-ren El Vendrell-eko zerrendakidea ere izan zen 2011ko udal hauteskundeetan, zerrendaren ohorezko azken postuan.

Blas Piñar Pinedo

Espainiako ultraeskuinaren beste militante ezaguna, hainbat alderdi ezberdin eta zatituetan egon eta gero Vox-en sartu dena. Blas Piñar Pinedok liburu ultra batzuk idatzi ditu, eta Espainiako ultraeskuinaren buru historikoaren iloba da. Vox-en lehenengo batzarrera joan zen, eta bere poza azaldu zuen entzundako adierazpen eskuindarrenengatik.
Blas Piñar VOX

Blas Piñar-Vox @bpinarpinedo da bere Twitter kontua.

Javier Cortés Lucena

Vox_Cortes
Javier Cortés Lucena, ezkerrean Ángel Bordasekin; eskuinean Vox ordezkari bezala.

Javier Cortés Lucena buruzagi ultra ezaguna da Andaluzian, duela gutxi arte “Foro Sevilla Nuestra” erakunde xenofoboaren buruzagia izan da, eta Vox-en sartu da. Europako zerrendan 18.a da. “Foro Sevilla Nuestra”-k oso erlazio estua dauka Angel Bordasek zuzendutako “Partido X la Libertad” alderdiarekin (PxC-k Espainiako estatuan erabilitako marka).

Vox eta faxismoaren mehatxua

Azaldutako guztiak ez du esan nahi Vox “Democracia Nacional” edo “MSR” bezalako talde faxista denik, baina ideia eskuindarragoei bidea irekitzeko duen indarra ukaezina da. Vox demokrazia eta elkarbizitzarako mehatxua da.

Vox-en proposamenak berez oso eskuindarrak dira; alderdia, bere kanpainen bidez, ikuspegi atzerakoiak bultzatzen saiatuko da. Vox-ek babesa irabazi ahala, alderdi instituzionalek, bai PP-k bai beste batzuk, eskuinerago mugitzeko arriskua dute, galdutako bozkak berreskuratuko dituztelakoan.

Vox bezalako alderdiek bidea ireki ohi diete benetako alderdi faxistei. Krisialdi honetan, eta egun bizi dugun sistema politiko eta alderdiekiko desengainua ikusita, erantzun aurrerakoi ezberdinak egon daitezke: sistema erreformatzearen aldeko ahaleginetatik, egitura demokratiko berrien aldeko haustura proposamenetaraino doazen erantzunak. Vox-ek, berriz, kontrako haustura proposatzen du, hasiera batean erakundeetatik, baina bere jardueran betiko eskuin muturretik datozen pertsonen parte hartze aktiboa ikusita, ez dago inolako tarterik Vox-en eskuineko populismoa eta benetako faxismoaren artean. Aitzitik, Vox-ek faxismo hori ongarritzen du.

Horixe da, hain zuzen, Grezian gertatu zena. LAOS eskuineko alderdi populista —Vox-en kasuan bezala, alderdi kontserbadore nagusitik zetozen pertsonek sortutakoa— %7ra ailegatu zen azken Europako hauteskundeetan, 2009an. Geroxeago hondoratu zen, eta bere bozka ia guztiak alderdi nazira joan ziren, Urrezko Egunsentira alegia. Beste adibide bat Herbehereetako alderdi populista eta xenofoboa da, Geert Widers-en PVV-a, frantziar estatuko alderdi faxista Front National-arekin koalizioa osatu duena.

Laburbilduz, bere ideologia eta bere militanteen artean eskuin muturreko pertsonen presentzia direla medio, eta faxismoa elikatzen duela medio, Vox alderdia baztertu beharra dago. Demokrazia defendatzen duen inork ez lioke bere bozka eman beharko.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s